KRONIKA

6.ETAPA -MUNDAKA-PLENTZIA

KRONIKA

 

Seigarren etapa Mundakatik Plentzira izan zen. Mundakatik Bermeora asfaltotik joan ginen eta 2 km horiek berotzeko ondo etorri ziren. Bermeo igaro ta segituan kanposantutik Matxitxako itsasmuturrerantza joan ginen. Matxitxakoko itsasargirarte bidea garbia eta oso ikuspegi ederrarekin gustora joan ginen. Handik aurrera ordea, bidea oso zakarra bilakatu zan, eta sasiartean joan izan behar ginen, Gaztelugatzeko San Juanera heldu arte. Han bidea obretan egon arren, gora igotea erabaki genuen, ikuspegia ezinobeagoa delako. Argazkiak oso ederrak izan ziren. Eskailera guztiak igo ta bajatu ondoren, bertotik Bakiora joateko Eneperira igoten den bideskatik joan ginen. Bakio hondartza igaro ta segituan Jatako bidea hartu genuen. Igoera astuna suertatu zen. Jata 600 metro baino ez izan arren, luzea egin zen. Jeitsieran pinua ta eukaliptoa bota zutenez, ez zuen itxura oso ona, ta gainera lupetza nahiko aurkitu genuen. Han Armintzako herrian topa ginen, non hornidura txiki bat egin genuen hango tabernetako baten. Energiaz bete ta gero, korrikari ekin genion berriz Ermuko tontorrerantza, handik Cabo Villanoko Itsasmuturra ta itsasargira heltzeko. Han Guda Zibileko tunelak eta kanoiak oraindik diraute, nahiko utzita egon arren txunditu gintuzten. Bertotik jeitsiera lasai baten ostean Gorlizeko hondartzara heldu ginen. Jadanik gorputza eskarmentu latza zeramanez, Plentzirako falta ziren kilometroak astiro korrika egin genituen Plentziko Zubirarte. Han zeuden geure lagunak itxoiten.