KORRIKA LAGUN

Gurekin etorri nahi?

Ideia zure gustukoa da eta gurekin etorri nahi duzu? Gurekin kontaktuan jartzea baino ez duzu egin behar. Laguntza egitura guk jarriko dugu, baina kontutan eduki hau ez dela ez lasterketa ez eta mendi martxa bat. Etapa bakoitzaren erdialdera hornitze puntu bat edukiko dugu, norbaitek ezbeharren bat edo eduki izan ezkero laguntzaileekin gera daiteke, eta helmugararte beraiekin joan. Etapa bukaeran irteerara itzuliko gara berriz kotxeak jasotzera.

 

Ez ditugu erritmo oso altuak eramaten, baina ibilaldiko tarte asko korrika egiten ditugu, malden arabera. Nahiz eta idea ez den lasterketa baten modura ibiltzea ( askotan geldituko gara paisaiaz gosatzen etab.) ez dugu oinez egingo. Etortzekotan 40 km inguru korrika/oinez egiteko moduan gutxienez egon beharko zinateke.

 

Etapa erdia baino ez duzula egin nahi? Etaparen bat baino ez? Ez dago inolako arazorik. Kontaktuan jarri eta hitzegingo dugu.