KRONIKA

2.ETAPA -HONDARRIBI-DONOSTI

 

Bigarren etapa Hondarribitik Donostira izan da. Goizeko 9ak inguru irten ginen Hondarribiko itsas ertzetik Aritz, Beñat ta Iker. Hasieran, lehenengo 3 kilometroak bide gorri lau eta eder batetik korrikan aritu ginen. Berotzeko oso aproposa. Hortik aurrera Jaizkibel azpitik itsasertzean igoberaz betetako bide batetik segitu genuen. Hasieran pista bat baino ez zan, baia hiru edo lau kilometro geroago bide estu eder batetik joan ginen itsasoan albotik.

Hurrengo 10 km-ak oso goraberatzuak ziren, baia bidea benetan ederra zen. Argazkietan ikusten den bezala kostatik ingurua doan bide estu eta “rompepiernas”a zan. Eguraldia oso aproposa izan zen, ez zuen euririk egin eta ez zaben berorik egiten. Lurrezko bideak ez zeuden basatuta ta hori, egia esan, lagundu zauen.

Horrela 10 km inguru egin ondoren Jaizkibel igoteko aldapa hartu genuen ta pista ez oso gogorra izan arren, han ikusi zan Aritz itzelezko forman dauela. Gure GPS-aren ruta ez zen tontorretik pasatzen, baia geu dena dela, antenetatik igaro ginen. Hortik jeitzierarako bidea hartu ta hasieran magal erosoetatik ibili ginen baia azkenean bidea estutu eta oso tekniko bilakatu zen, eta hortik bajatu ginen Donibane pasaira.

Han lagunekin topatu ginen, eta jan ta edan genuen gustura. Horren ostean, barkua hartu eta San Pedrora pasa ginen. Han eskailera piloa igo ta gero, kostaldeko bide goraberatzu batetik segitu genuen. Ikuspegia oso ederra suertatu zan, ibar askorekin ta oso basotsua. Horrela 8 km inguru egin ondoren Donostira heldu ginen. Donostin alde batetik bestera igaro genuen paseoetatik. Zurriolatik hasi, Kursaletik segitu, Ibilbide berritik segitu, La Kontxatik igaro ta Ondarretararte heldu ginen.

Eramandako erritmoari esker denbora onean amaitu ginen. Hori bai, erritmo arin horren ondorioz, azkeneko 4-5 km-ak oso gogorrak izan ziren. Dena dela, oso gustura sartu genituen uretan oinak Ondarretako hondartzan amaitu ondoren. Gero Donostin geratu ginen bazkaltzera ta arrasti pasa, eguraldia aprobetxatzeko.