KRONIKA

3.ETAPA -DONOSTI-DEBA

Hirugarren etapa bi zatitan banatu genuen. Lehengo zatia Donostitik Getarira egin genuen Asier, Beñat eta Iker. Lehengo zati honetan bide malkartsu eta gogorra topatu genuen. Horretaz gain, Donostitik irten eta gutxira okerreko bidea hartu eta itsasertzeko labarretan ibili ginen 40 minutuz. Bidea berriro topatu genuenean Oriorarteko bidea oso ederra iruditu zitzaigun. Bide osoa GR markekin adierazita zegoen. Behin Oriora heldurik, ur pixka bat edan eta hortik aurrera aldapak ia desagertu ta herri tarteko eta asfaltozko bidea bilakatu zen. Zarautzera heltzerakoan Kargadero zaharra ikusi genuen, benetan bista politak. Zarautz igaro eta gero Getariara heldu ondoren, konturatu ginen bigarren zatia egitea ia ezinezkoa izango zitzaigula ia eguerdiko ordubatak zirelako jada. Horregaitik, Getariatik Debarako partea bigarren egun baten egitea erabaki genuen. 

Bigarren zati honetan, Beñat eta Iker irten ginen. Getariatik Zumaiara bide erreza eta eguraldi ederra eduki genuen. Zumaian FYSCH'arekin topo egin genuen. Han asten zen bidearen gogortasuna baina ikuspegi ederra eta etaparen laburtasunari eskerrak, nahiko erritmo politan egin genuen. Beroa gogor jotzen ibili zen azkeneko partean, eta ura ez zegoen soberan, baia horretaz aparte bidea oso gustura egin genuen.

Etapa honek ez zuen horniketarik behar, zatituta egon zelako. Hola be gurekin kotxean etorritako  lagunak lasaiago ibili ziren.