KRONIKA

4.ETAPA -DEBA-ELANTXOBE

KRONIKA

 

 

Laugarren etapa Debatik Elantxonera izan zen. Hasiera leuna ta erraza izan zen Debatik hasita. Mutriku ta Ondarru igaro ta handik baso inguru batetik Lekeitiora heldu ginen eta han jateko eta edateko parada txiki bat egiteko aprobetxatu genuen.   Segituan etaparen punturik altuenera heldu ginen: Otoio (396m). Igoera ez oso teknikoa baia desnibel haundiarekin. Ez dauka altuera lar haundia baia aldapa batzuk oso gogorrak izan ziren. Jeitsieran Ispasterrera baja ginen eta han edateko ere aprobetxatu genuen. Handik aurrera asfalto zati bat segitu ta Ea'ko hondartzara heldu ginen. Gero baso batetik igaro ta bidea galdu genuen, bidea itsasoan amaitzen baitzen. Handik atera ta berriro bide estu baia oso polit batetatik pasa ginen eta pixkanaka Natxitura heldu ginen. Natxituatik ibarrangelura segitu ta handik Elantxobera heldu ginen. Etapak korrika eiteko aukera eman zigun, Otoio izan ezik, bidea oso leuna izan zelako.

 

Etapa honetan hornidura Lekeition egin genuen, taberna baten. Lagunak Elantxoben itxaroten euki genituen, ta handik hondartzara joan ginen eguna guztiz betetzeko.