KRONIKA

5.ETAPA -ELANTXOBE-MUNDAKA

KRONIKA

 

Bostgarren etapa Elantxobetik Mundakara izan zen. Elantxobetik urten bezain arin, Ogoñoko haitzetik korrika ari ginen. Aldapa gogorrak eta baso itxia. Derrepentean basoa pixka bat ireki ta Ogoñoko haitzetatik ikusten ziren bistak ikusgarriak ziren. Laga eta urdaibaiko itsasadarraren ahoa ikusten ziren. Handik bajatzen hasi ta porlaneko bidetik Elantxobeko kanposantura heldu ginen. Gutxira San Pedro Atxarreko ermitarako bidea hartu genuen. Akordatik hasi ta ermitara heldu ginen. Han ere bistak benetan ikusgarriak ziren. Urdaibai itsasadarra osoa ikusten zen, ia Gernikararte. San Pedroko ermitatik jeisten hasi ta baso estu bezain zaindu batetik Arteagako Gaztelura heldu ginen. Itsasadarretik dagoen bide batetik gernikaraino heltzean horniketa txiki bat hartu genuen.

Gernikatik bidegorri antzeko bat hartu Oka ibaitik gora Muruetaraino heldu ginen. Han Tejera zahar bat ikusi genuen. Bidetik jarraitu ta Oka ibaia pixkanaka desagertzen zihoan, itsasorantza urbiltzen gindoazen bitartean. San Pedrotik ikusitako paraje ezinhobeagotik korrikan genbilen. Bide estu ta belartsuak ziren, baina korrika egiteko aproposak. Handik gutxira Sukarrietara heldu ta Txatxarramendi irla albo batera utzi eta gero, Izaro ta itsaso irekia ikusten ziren. Herria amaitu ta segituan Busturiko antzineko portu zaharretik igaro ginen. Bista ederra zela eta, ia ez ginen konturatu egindako esfortzuaz, ta salto batean Mundakara heldu ginen. Han lagunak genituen itsoika Mundakako Atalaian, ikuspegi benetan polit batean. Etapa politenetakoa seguraski.