KRONIKA

7.ETAPA -PLENTZIA-KOBARON

KRONIKA

 

Zazpigarren etapa, eta azkenekoa, Plentzitik Muskizko Kobaron auzora eraman gaitu. Espainako mugara hain zuzen ere. Plentziatik irteterakoan muino bat igo ta gutxira landa zabal ta korrika eiteko apropoz batzuekin topatu ginen. Abiadura nahiko altua izan zen. Kostaldeko labarretatik igarotzen ginen, aldi batzuetan desnibela nabaritzen genuela, baia ala ere erritmo bizian. Harrizko ta arezko hondartza ugari utzi genituen eskumatara, mendebalderako bidean. Horrela Arrigunaga, Azkorri, Ereaga etabarreko hondartzetatik igaro ginen. Getxora heltzerakoan Algortako portu zaharrera jeitsi ta bidegorria hartu genuen. Denborarekin aurreratuta heldu ginen Portugalete eta Getxo lotzen dituen Bizkaia Zubi Eskegira. Tiketa erosi ta bagoian sartu ginen. Portugaletera heltzean hornidura txiki bat egin, ta berriro lasterka. Portugaletetik Santurtzira nahiko laua egin zitzaigun, baia Santurzin berriro gora, Serantes mendiaren gailurrera. Mendi honek aldapa gogorrak ditu laburra izan arren. Goiko partean antena batzuk ta aurrera segitzeko bide estu bat zegoen. Hori bai, Bilboko itsasadarra oso ondo ikusten zen. Bidearekin batera jeitsi ginen Lacuesta auzora, Zierbenan. Lacuesta auzoa igaro ta suhesitik aldapa oso gogor batetik igo ginen Punta Lucerora. Punta Lucerotik La Arena (Muskiz) hondartzeara jeisteko aldapa bertikala euki genuen, belaunetarako oso gogorra. Hondartzan sartzean kainaberen artean egindako bidezka batetik sartzen saiatu ginen baia bidea aurreratxoago zarraturik aurkitu genuen. Horregaitik buelta eman eta bidetik joan izan behar ginen hondartzara. Hondartza amaitu bezain pronto eskilera batzuk igo ta bidegorri bat topa genuen  azkeneko 4 km-ak egiteko, Kobaron auzorarte. Han laguna zegoen itxoiten, Txanpanarekin ospatzeko beingoz amaitu genuela.

 

Eskerrak Eñaut, Aritz eta Asierreri gurekin kilometro batzuk egiteagatik, eta gehien bat milioa bat esker Eli eta Vierari, guri eramatera eta gure bila joanagatik. Bi neskato hauen laguntza gabe ezin izango genuen horrelakorik inoiz egin, etapa guztietan gurekin egon dira. Hori benetan merito itzela daukatena.

Zazpi etapa, 300 km inguru, 14 hornidura, dozenaka barrita energetiko, zapatilla pare batzuk ta izerdi pillo baten ostean egin genuen Aturritik Kobaronerarteko Euskal Herriko kostaldearen zeharkaldia. Kostata baia benetan gozatuta.